Kalitatea

Kalitatea, Prebentzioa eta Ingurumena

Hona hemen gure kalitate-, prebentzio- eta ingurumen-politika

Andrasan, kalitatea erantzukizunaren erakusgarri dela uste dugunez, erakunde honetan lan egiten dugun guztiok geure zereginekin daukagu konpromisoa. Nor bere saileko arduraduna da, eta bete-betean parte hartzen du gure jardueran nagusi den etengabeko hobekuntzaren ideian. Gure sektorean, lehiatzea onena ematea da.

Kalitatea, ingurumena eta prebentzioa kudeatzeko sistema enpresaren funtzionamenduan txertatuta dago, eta aldizka berrikusten dugu, dagokion ekintza zuzentzaileak/prebentziozkoak ezartzeko. Tarteka barne ikuskaritzak egiten ditugu Kudeaketa Sistema Integratua, politika hau barne, egokia eta premiekiko eraginkorra dela egiaztatzeko.

Enpresan edo haren izenean lan egiten duten pertsona guztiek ulertzen eta onartzen dute gure Kalitate, Ingurumen eta Prebentzio Politika, eta haren oinarrizko printzipioak ezagutu nahi dituen pertsona, erakunde edo entitate publiko ororentzat dago eskuragarri.

Gure kudeaketa sistema koherentea da PREMIEF metodologiarekin, eta horrek gure etengabeko hobekuntza prozesua bermatzen du, EFQM ereduaren irizpideen arabera. Era berean, enpresa ekoeraginkorrentzat ezarritako arauekin bat datozen jarduketa protokoloak ezartzen dituen ingurumen politika bat dugu, IHOBEk ziurtatutakoa.

Sektorean, gure ustez etengabeko hobekuntzarako prozesuetan euren kideekin erakunde eta talde moduan estu-estu lan egiten duten enpresa-erakundeetan parte hartzea ere bada lehiatzea. Hori dela eta, Zaharberrikuntzako eta Eraldaketetako Enpresen Elkarte Nazionaleko (ANERR) eta Euskadiko Eraikuntzaren Klusterreko (ERAIKUNE).

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Kontratisten Erregistro Ofizialean ere bagaude inskribatuta 04832:C zenbakipean.

Ziurtagiriak

OHSAS 18001

ISO 45001