Zerbitzuak

fachada

Fatxadak egokitzea

Fatxada egurastuak

Fatxada egurastua kanpoko itxiturarako eraikuntza-sistema da. Horri esker, akaberak oso iraunkorrak eta kalitate handikoak dira, eta prestazio termiko zein akustiko onak eskaintzen ditu. Eraikuntza-teknika modernoetako ohiko irtenbidea da, eta obra berrian nahiz zaharberrikuntzan erabili daiteke.
Andrasan, eraikuntza-teknika hori zaharberrikuntzaren arloko etorkizunerako erreferentea dela uste dugu, hainbat eta hainbat abantaila eskaintzen dituelako. Horrez gain, bezeroekin lan egiteko konpromisoa ere hartzen dugu, geure lanean bertan ahalik eta emaitza onena erdiesteko. Eremu bateratuetan bizi-kalitatea sortzea dugu helburu.
Fatxada egurastuaren sistemak hainbat abantailadun tresna eskaintzen du eraikinen zaharberrikuntzari begira, eta, aldi berean, eraikuntzaren beraren bideragarritasun estetikoa, energetikoa eta ekologikoa ere sustatzen du:
Aurrezki energetikoa eta erosotasun termikoaren hobekuntza.
Horren bidez, eraikinaren transpirazioak hobera egiten duenez, hormako efloreszentziak eta hezetasunak kentzen ditugu.
Kutsadura akustikoa murrizten da.
Euskarri den hormaren/egituraren egonkortasuna hobetzen da, bere tenperatura homogeneoa izango delako beti eta faktore atmosferiko oldarkorrek bertan inolako eraginik izango ez dutelako.
Lehendik zegoen fatxadan egindako zaharberrikuntzetako emaitzak ezin hobeak direnez, ez da inolako saneamendurik egin behar.Eraikinaren estetika berritutakoan, itxura ona izango du luzaroan.

SATE fatxadak

Isolamendu termikoa fatxadaren kanpoko aldetik egiteko sistema (SATE) etxebizitzak zaharberritzeko erabiltzen da, batez ere. Gainera, sistema hori mundu zabalean erabiltzen dela esan beharra dago, klima hotzetan nahiz beroetan. Etxebizitzetako fatxadak isolatzeko modu eraginkor, erraz eta azkarrena da, hain zuzen ere.
Horri esker, pikatzeko, zarpiatzeko eta margotzeko ohiko sistemaren bidez baino askoz merkeagoa da fatxadak zaharberritzea.

Andrasak esperientzia luze bezain zabala dauka eraikuntzako teknika horretan. Hori dela eta, zaharberrikuntzako proiektu serioak eta benetakoak eskaintzen dizkiegu bezeroei, eta zehatz-mehatz betetzen ditugu hartutako konpromisoak.
Aurrezki energetikoa sistema honen bertute handiena da. Era berean, barruko erosotasun klimatiko bikaina, fatxaden iragazgaizpen hobezina eta akabera paregabea ere lortzen dira.

Zenbatespenen arabera, SATE sistemaren instalazioan egindako inbertsioa hurrengo bost urteetan amortizatzen da besteak beste.

Akabera zeramikoa duten SATE fatxadak

Isolamendu termikoa kanpoko aldetik plaketa bidez egiteko sistemak irtenbide profesional bezain egokia eskaintzen du, fatxadak zaharberritzean sortzen diren era guztietako eskakizunei erantzuna emateko. Berrikuntzaren alde egindako apustuari esker, Andrasak eraikuntzako teknika hori sartu zuen bere zerbitzuen katalogoan, eta aurrerapausoa eman zuen sektorean.
Sistemak isolamenduetarako babes merkea eskaintzen du, ahalik eta erresistentzia mekaniko handiena ematen dio fatxadari eta urte asko luzatzen ditu artapenerako tarteak.
Pieza zeramikoak edo plaketak mortero itsasgarri malguaren bitartez itsasten dira isolamendura, eta, eguraldi txarraren aurkako babes hobezina ez ezik, babes akustiko handia ere bermatzen dute.
Hainbat eratako akaberak daudenez, eskakizun arkitektoniko zorrotzenak eta tokiko arau estetikoak betetzen ditu sistemak.

impermeabilizacion

Estalkiak eta iragazgaizteak

Andrasak esperientzia zabala bezain luzea ere badauka era guztietako estalkiak zaharberritzeko teknikan.
Dibisio espezializatua daukagu, gaur egungo eraikuntza-tekniketan nahiz materialetan oinarritutako metodologia zehatz-zehatza darabil eta, ondo baino hobeto prestatutako laneskuaren laguntzaz, zaharberrikuntzaren sektoreko eskari horri erantzun nahi dio.
Era guztietako estalik eta teilatuetarako irtenbideak eskaintzen ditugu: lauak, inklinatuak, metalezkoak… Bermatu egiten dugu iragazgaiztuta geratuko direla, hezetasunak desagertuko direla eta gure lana azkarra bezain eraginkorra izango dela.

Teilatuak, estalkiak, terrazak, plazak eta garajeak zaharberritzeko sektoreko zerbitzu espezializatu eta profesional onena daukagu.

rehabilitacion-integral

Zaharberrikuntza integrala

Andrasan, fatxadak zaharberritzen ditugu, baina, horrez gain, beste zerbitzu batzuk ere baditugu beste era bateko obrei erantzuna emateko. Izan ere, behar-beharrezkoak dira eraikin bateratuak artatzeko orduan, bertan erabateko jarduketa egin behar denean erabilerak eta bizigarritasuna hobetu ahal izateko.
Zaharberrikuntza integrala: metalezko eta hormigoizko egiturak, barrualdeen berreraikuntza, eraispenak…

Patioak eta teilatuak zaharberritu eta hezetasunak kentzen ditugu.
Behar besteko jarduketak egiten ditugu igogailu, atari eta garajeetan.
Andrasako eraikuntza-tekniken katalogoa oso zabala denez, elementu modernoak zein teknologia berriak darabiltza eraikin zaharretan, eta zaharberritzeko premiaren ondorioz sortutako arazo bakoitzerako irtenbideak eskaintzen ditu.

subvenciones

Diru-laguntzak

Zaharberrikuntzarako dirulaguntzak kudeatzeko saila daukagu. Laguntzak lortzeko beharrezkoak diren izapide guztiak egiten ditugu, bezeroak inolako ardurarik eduki ez dezaten.

Finantzaketa

Andrasan, zaharberrikuntza osorako finantzaketa eskaintzen dizugu inolako interesik gabe. Gure baldintza ezin hobeei buruz galdetu, are errazago aurre egin ahal izango diozulako eraikinaren zaharberrikuntzan egindako inbertsioari.

Bezeroen Arreta

Eraikinaren zaharberrikuntzari buruz daukazun edozein zalantza argitzeko, galdetu besterik ez duzu. Horretarako, Bezeroen Arretarako Sailarekin jarri harremanetan 944 597 700 telefonoan eta zalantza guztiak argituko dizkizute.

andrasa-itsasalde