Ledesma, 8. Bilbao
Bilboko Zabalguneko erdi-erdian, Ledesma kaleko 8. zenbakian, kokatutako higiezinean lan egin genuen, fatxada klasiko ederra berreskuratzeko. Goitik behera saneatu eta begiratokiak zein balkoietako burdineria leheneratu genituen. Horrez gain, estalkiak ere iragazgaiztu genituen. Horrela, eraikinari irudi berria eman eta bere bizigarritasuna hobetu genuen.